Paella, mozorroak eta dantzak Itsasondoko festetako gaurko protagonista
Festetako egun nagusia ari dira ospatzen gaur itsasondoarrak, mozorroak jantzita. Beitiko igoeraren ondoren, paella prestatu eta lagun arteko bazkaria egin dute. Bazkalondoren, batukada tailerra, play bacaka eta mozorro. Gauean hanburgesa janarekin indarrak hartu eta Elektrofluxa elektrotxarangarekin amaituko dute eguna.
Bihar, ere jarraituko du festak. Goizean puzgarrik (10:0-13:00), hamaiketakoa herrikoa plazan (12:00) eta kantu bazkaria izango dute Aitor Furundarenarekin. Arratsaldean, azkenik, pilota partidak (17:00), buruhandiak eta ondoren, festa amaierako pregoia eta Ijitoaren igoerako ekitaldia egingo dute. Sagardo dastaketarekin amaituko dituzte aurtengo jaiak.