Maila desberdinetako hamabi talde lehiatuko dira. Azatxo Eskolan 2006 eta 2009 urte artekoek har dezakete parte.
Ordizia-Basoa Banaketak taldea EBA ligan lehiatuko da aurten.
Denboraldi berria hasteko, mahaiaren bueltan elkartu da Ordiziako saskibaloi taldeko familia. Bertan, taldeen aurkezpena ere egin dute, mailaz maila. Guztira 12 talde osatu dituzte. Talderik nagusiena, senior mutilena, EBA ligan lehiatuko da, aurreko denboraldian mailaz igotzea lortu ondoren.
Azatxo Eskola ere martxan jarriko dute urrian, astelehenetik ostegunera. 2006 eta 2009 urte arteko neska-mutilei zuzendutako eskola da. Izena emateko aukera dago oraindik,
www.ordiziasaski.com webgunean.