Elegante Egunari buruzko lehenengo bilera egingo dute gaur Ormaiztegin
Zumalakarregi Museoan izango da eta aurtengo Elegante Eguna nola ospatzen erabakitzen hasiko dira
Bilera egingo dute datozen San Andres jaietako Elegante Eguna nola ospatu erabakitzen hasteko. Bilera gaur izango da Zumalakarregi Museoan 18:00etan. Aurtengoan ere ormaiztegiarrak XIX. mendera bidaiatu eta garaiko jantziak janztera gonbidatu nahi dituzte. Aurreratu dutenez, Asun Mendizabalek lagunduko du jantzia sortu eta josten.












