Sorkunek joko du gaur Maizpiden, Starbluesen ordez
LAZKAO // Maizpide euskaltegiaren 43. Udako Ikastaroetako kultura egitaraua gaur bukatuko da, kontzertu batekin. Aldaketa bat egin dute, ordea. Iragarritako Starblues talde goierritarrak azken unean ezin, eta Sorkun bakarlari errenteriarra gonbidatu du...
LAZKAO // Maizpide euskaltegiaren 43. Udako Ikastaroetako kultura egitaraua gaur bukatuko da, kontzertu batekin. Aldaketa bat egin dute, ordea. Iragarritako Starblues talde goierritarrak azken unean ezin, eta Sorkun bakarlari errenteriarra gonbidatu dute. Kashbadeko kantari ohiak formatu akustikoan joko du. Gaur 22:00etan hasiko du kontzertua, Maizpiden bertan.