Aralarko "paisaia bizia" ezagutzeko irteera gidatua egingo dute
Ondarearen Europako Jardunaldiak direla eta, Gipuzkoako Parketxe Sareak Aralarko “paisaia bizia” ezagutzeko irteera gidatua antolatu du, urriaren 7rako. Ondarreko historiaurreko aztarnak ikusiko dituzte, Joxean Mujika adituak gidatuta. Lizarrusitik abiatuta ordubete inguruko bidea da, “erreza bezain ederra” antolatzaileen esanetan.
Ondarreko harantxoa Aralar Natur Parkean dago. Parketxeko arduradunen ustez, “gutxi dira Euskal Herrian historiaurreko hainbeste aztarna aurkitu diren tokiak, eta are gutxiago gaurdaino hain ondo” gorde direnak. Hala, Aralarren aurkitutako giza aztarnarik zaharrenak, neandertal garaikoak, Ondarren topatutakoak dira; baita Aralarko cromlech bakanetako bat ere.
Irteera urriaren 7an izango da, larunbatarekin. Hitzordua 09:30ean jarri dute, Lizarrustiko parketxean. Adin guztiei zuzendutako txangoa da, nahiz eta 12 urtetik beherakoentzat luze egin daitekeela dioten. Itzulera ordua 14:30etarako aurreikusi dute. Informazio gehiago nahi duenak, barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net posta helbidera idatzi edo 943 18 03 35 telefono zenbakira dei dezake.