Errekaren garbiketan 100 bat lagunek parte hartuko dute Legazpin
Larunbatean egingo dute Saturnino Telleriako errotondan hasi eta Brinkolaraino
Datorren larunbatean, irailak 30, Erreka Eguna egingo dute Legazpin. 100 pertsona inguruk eman dute izena errekatik dauden plastiko, burdin eta aurkitzen dituzten trasteak ateratzeko. Taldeka egingo dute lan Saturnino Telleriako errotondan hasi eta Brinkolaraino. Aurten Nerabeen Zerbitzuko hamalau pertsona talde batek hartuko du parte. Argazkiak aterako dituzte eta sare sozialen bitartez zabalduko dituzte herritarrak sentsibilitzatzeko. Hitzordua 10:00etan jarri dute Euskal Herria plazan. Taldeen zerrendak gaur argitaratuko dituzte Legazpiko Udaleko webgunean.