Kataluniaren aldeko babes erakustaldi ugari Goierrin
CAFeko LAB sindikatuko langileak izan baziren, gaur Beasaingo Indar lantegikoek egin dute bilkura.
Esteladak balkoietan
Bere aldetik, Goierriko Gure Esku Dago egitasmoak balkoietan esteladak jarri eta Kataluniari elkartasuna adierazteko deia egin die goierritarrei. Larunbaterako bi autobus antolatu dituzte, bata Bilboko manifestaziora joateko, eta bestea asteburuan Kataluniako San Vicençs dels Horts herrira joateko. Oscar Soto GEDeko kideak azaldu duenez, “Kataluniarrei babesa erakustera” eta han ikusitakoaz ikastera joango dira.
Azken egun eta asteetan Kataluniako galdeketa babesteko ekitaldi ugari egiten ari dira Goierrin. Gure Esku Dagok eta hainbat alderdi politikok deitutako bilkurez gain, lantegietatik ere iritsi dira elkartasun mezuak. Hilaren 11n