Pako Aiestaran, UD Las Palmas taldeko entrenatzaile
Pako Aiestaran futbol teknikari beasaindarra UD Las Palmas taldeko entrenatzaile izango da. Atzo eman zuten fitxaketaren berri; aurkezpen ofiziala berriz, gaur egingo dute, 18:30ean. Kargua utzi berri duen Manolo Marquezen tokia hartuko du. Taldearekin bihar egingo du aurreneko lan saioa. Aurreneko partida berriz, larunbatean izango du, Bartzelonan.
Aiestaranek Beasaingo eta Tolosako taldeetan hasi zuen bere entrenatzaile ibilbidea, 3. mailan. Osasunan prestatzaile fisiko lanetan ere aritu zen, Rafa Benitezen ondoan. Extremadura, Tenerife eta Valentzia taldeetan aritu zen 2001 eta 2004 urteetan. Handik Liverpoolera joan zen, berriz ere Benitezekin, eta 2008an Benfican aritu zen, Quique Sanchez Flores entrenatzailearen ondoan. Hurrengo urtean Valentziara itzuli zen, Unai Emeryrekin. Al-Ahli talde arabiarrean osatu zuen 2011-12 denboraldia.
2013an hasi zuen entrenatzaile moduan hasi zen, Mexikoko Estudiantes Tecos taldean. Hurrengo urtean Maccabi Tel Aviv taldearen kargu egin zen, eta 2015ean Mexikora itzuli zen, Santos Laguna taldera. 2016an Valentziara itzuli zen, Gary Nevilleren bigarren entrenatzaile moduan. Bi hilabeteren buruan, Neville bota zuten eta Aiestaranek hartu zuen bere tokia.
Las Palmaseko etapa berri honetan, Aiestaranek David Caneda eta Jose Viela laguntzaileak eraman ditu berekin.