Joan den denboraldian El Salvadorren aurkako partida. Argazkia: Ainhoa Muriel
Ohorezko mailako hirugarren jardunaldia jokatuko du igandean 12:00tan Altamiran Ampo Ordiziak. Valladolideko Silverstorm El Salvador talde handia izango du aurrean. El Salvador indartsu dator, ligako lehenengo bi partidak irabazita eta horrek sailkapen nagusiko hiru onenen artean jarru du. 10 punturekin Sanitas Alcobendas eta VRAC Quesos Entrepinares-ekin berdinduta.
Ampoko jokalariak animo onarekin daude aurreko astebukaeran azken jokaldian Santanderren irabazi eta gero, eta orain, etxeko zaleen aurrean irabazi nahi dute, lehenengoz liga honetan eta talde handi baten aurka.
Neurketa hasi aurretik, minutuko isilunea egingo dute hil berria den Padre Bernes oroitzeko. Valladolideko El Salvador ikastetxean errugbia sustatu zuenetako bat da Bernes.