Bizikleta martxarekin ospatu dute Beasainen autorik gabeko eguna
Beasaingo Udalak antolatuta, gaur, bizikleta martxa egin dute herriko ikastetxe guztietako 5. eta 6. mailako ikasleek, autorik gabeko eguna ospatzeko. Honela, «garraiobide garbiagoen erabilera» sustatu nahi izan du udalak. Bizikleta martxaren amaieran, hamaiketakoa eskaini die parte hartzaileei. Leire Artola eta Edorta Diez zinegotziak lagun izan dituzte ibilaldian.
Pasa den ostiralean ziren Bizikleta martxa egitekoak, baina eguraldiagatik atzeratu egin zuten.