«Gurea bezalako jatetxe eredua desagertzera doa uste baino lehen»
Abenduaren 6a letra larriz markatuta dago Maria Jesus Debaren (Aztiria, 1959) egutegian. 30 urtez Aztiri Erretegiko gidaritza lanetan aritu eta gero, hori ...
Abenduaren 6a letra larriz markatuta dago Maria Jesus Debaren (Aztiria, 1959) egutegian. 30 urtez Aztiri Erretegiko gidaritza lanetan aritu eta gero, hori izango baita beretzat azkeneko lan eguna. «Ostalaritzan lan egiteko prest dagoen jende prestatua falta da gaur egun, eta horrek erre gaitu azkenean», dio arrazoiaz galdetuta. Berea, «jatetxe normala» dela dio, «edozein etxetan egingo litzatekeen janaria prestatzen dugu». Pena ematen dio negozioa uzteak: «Gurea bezalako jatetxe eredua, betikoa, desagertzera doa uste baino lehen», iragarri du.
Zein da 30 urtez arrakastaz lanean aritzeko sekretua?
Jendeari zerbait eman behar zaio hona erakartzeko: familia giroa, goxotasuna jangelan, eta noski, janaria kalitate eta prezioaren aldetik orekatua izatea.
Zer nolako bezeroak dituzue?
Luxuzko bezeroa daukagu, oso fidela, inork ez bezalakoa.
Zein zaletasun dituzu?
Mendira joatea, paseatzea.
Musika talde bat.
Benito Lertxundi eta Gatibu.
Janari bat.
Entsalada on bat.
Edari bat.
Ardoa, ona bada.
Amets bat.
Aztiri gaur bezala ikusi ahal izatea.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Aztiriako auzoak egindako esker oneko plaka.
Zeri diozu beldurra?
Bakardadeari.
Gabiriako alkate bazina?
Gauza asko aldatuko nituzke.
Aztirian biziko ez bazina?
Gipuzkoako beste herri txikiren batean.