Legazpin 80 urtetik gorakoak omendu dituzte
Bazkarian egin dute Azokan eta 245 legazpiar bildu dira
Bazkaria egin zuten atzo Legazpin 80 urtetik gorakoen omenaldiaren harira. Azokan 245 pertsona elkartu ziren eta bazkaltzen hasi aurrretik adin handieneko senar-emazteari omenaldia egin zioten, hain zuzen Rogelio Botanz (1926) eta Natividad Parrari (1929). Legazpiko andre adinekoena omendu zuten, Maria Teresa Arrese (1920) eta gizonezko adinekoena ere, Jose Ramon Lasa (1923).
Udal ordezkariek parte hartzu zuten Buztintegiko lehendakari Fernando Martinez de Albenizekin eta Nagusilaneko lehendakari Manuel Fernandezekin batera. Goiz Deiako txistularien laguntzarekin Korostiko dantzariek aurreskua eskaini zieten omenduei.