Sestaoko emakumearen hilketa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute gaur 12:00etan Beasainen
Beasaingo Udalak elkarretaratzea deitu du gaur 12:00etan, udaletxe aurrean, atzo “Sestaon izandako gertakariak gaitzesteko eta bere gertutasuna adierazteko biktimen hurbilekoei”. Bikotekideak labanez hil zuen 32 urteko Noelia Noemi eta ondoren, bere buruaz beste egin zuen. Genero indarkeriaren ondorioz aurten gizonen eskuetan hildako seigarren emakume euskal herritarra da Sestaokoa.