Umeen duatloia eta skate saioa bihar, Kirol Astea hasteko Lazkaon
Hiru hitzaldi antolatu dituzte, kirolariekin. Atletismo, herri kirol eta mendi probak izango dira. Bihar bi lehiaketa jarri dituzteLazkaon bihar hasiko da Kirol Astea, hamar egun iraungo duen egitaraua. Kirol probak, hitzaldiak eta erakusketak antolatu...
Hiru hitzaldi antolatu dituzte, kirolariekin. Atletismo, herri kirol eta mendi probak izango dira. Bihar bi lehiaketa jarri dituzte
Lazkaon bihar hasiko da Kirol Astea, hamar egun iraungo duen egitaraua. Kirol probak, hitzaldiak eta erakusketak antolatu dituzte udalak, herriko kirol tal-deek, kirolariek eta ikastolak.Saio bikoitza izango da, hasteko. Goizean, 11:00etan, III. Gaztetxoen Mendi Duatloia jokatuko da. Benjamin, alebin eta infantil mailetako haurrentzat da, korrika eta bizikletan. Plazan izango dute hasiera eta helmuga, eta Hariztiaundiko basoan mugatuko dituzte zirkuituak. Izena ordubete lehenago eman ahalko da.
Bihar 16:00etan, berriz, Goroskt elkarteak 4. urteurrena ospatuko du. Skate txapelketa antolatu dute, Lazkaoko pistan. Lau mailatan ariko dira: 12, 15 eta 18 urtez azpikoak, eta irekia.
Hiru herritar hizlari
San Benito ikastolaren igandeko mendi irteera ere Kirol Astean sartu dute, Murubera. Baita hurrengo igandekoa ere.
Astelehenean, 18:30ean, kultur etxeko aretoan, hiru kirolari lazkaotarren hitzaldia izango da. Jende gutxik egiten duten kirolak hartuko dituzte hizpide Jon Gonzalez zakur-kroslariak, eta Iker Azkarate eta Garikoitz Bravo txirrindulariek. Izaro Intsausti kazetariak gidatuko du. Argazki erakusketa ere irekiko dute.













