Bikotekako errelebo proban Iban Sanjuanek eta Auritz Mendizabalek egin dute denborarik onena
Alain Santamariak gizonezkoetan eta Zuriñe Frutosek emakumezkoetan irabazi dute gaur jokatu den Arriarango 7. Mendi Duatloia. Bikotekako errelebo proban berriz, Iban Sanjuan eta Auritz Mendizabal izan dira azkarrenak. Parte-hartzaileek 6 kilometro korrika, 14 bizikletan eta beste bi korrika egin behar izan dituzte.
Guztira 90 lagun ziren izena emandakoak, baina azkenean 79 lagunek parte hartu dute Arriarango Mendi Duatloian, horietatik 51 bakarkako proban aritu dira, eta 13 bikotek errelebo proban (batek korrika eta besteak bizikletan). Bigarren modalitate hori aurten gehitu diote Arriarango probari, duatloien mundura jende gehiago erakarri nahian.
Banakako sailkapena:
· Gizonezkoak:
- Alain Santamaria …………………. 1:20:30
- Aitor Perez Arrieta ……………….. 1:20:34
- Iñaki Isasi Flores ………………….. 1:21:04
· Emakumezkoak:
- Zuriñe Frutos Gutierrez …………. 1:49:03
- Laura Perez Ruiz …………………… 2:00:38
- Nekane Pradera Belar ……………. 2:05:08
Erreleboak bikoteka:
- Iban Sanjuan / Auritz Mendizabal …….. 1:22:52
- Asier Dominguez / Alvaro Zapirain …… 1:22:54
- Josu Arregi / Josu Arregi …………………. 1:30:02