Oiduegiko txabola, atzera zabalik
Oiduegiko mendizale borda zutik eta martxan dago berriz. Otsailean sute batek erabat kiskali zuen txabola, baina herritarrek auzolanean jardun dute geroztik, txabola berreraiki eta lehengoa itzularazteko.
Gaurdute bordaren irekiera ospatzeko eguna. Goizean, auzolan taldean aritutako dozenaka lagun bildu dira bertan. Bazkaria ere bertan egitekoak ziren hasiera batean, baina eguraldia ikusita, herrian egitea erabaki dute. 150 bat lagun bilduko dira Resti pilotalekuan.