Erreka Egunean jasotako 488 kilo hondakinak ikusgai daude plazan
80 bat boluntario elkartu dira Urola erreka garbitzera
Urola erreka garbitzeko adin guztietako legazpiarrak elkartu dira aurtengoan ere. Guztira 80 bat boluntariok parte hartu zuten aurreko larunbateko Erreka Egunean eta denen artean 488 kilo hondakin jaso zituzten. Jasotako hondakin guztiak ikusgai jarri zituzten ondoren Euskal Herria plazan eta han egongo dira ostegunera arte.
Plazaolan edalontziak eta basoak izan ziren ugarienak. Bikuña kiroldegi parean,batez ere, plastikozko poltsak eta Mirandaolan botilak jaso zituzten. Telleriarten txabola baten ondoan zabor asko jaso zuten. Bestelako objektuak ere atera zituztela esan dute udaleko ingumen sailetik, esate baterako: botikaz betetako poltsa bat edo burnizko ontziak. Ikastetxeetako kideak izan ziren gehienak eta udaletik Kattagorri elkartearen inplikazioari ere azpimarra egin diote.