Kataluniaren aldeko GEDren manifestazioa iruditan
Gure Esku Dagok deituta, Kataluniako prozesuari babesa erakusteko manifestazioa egin dute asteburuan Beasainen. Euriari aurre eginez, ehunka lagun atera ziren kalera, Herritarron garaia da, eraiki etorkizuna askatasunez lemapean. Manifestazioaren bukaeran, Kataluniako prozesuaren aldeko manifestua irakurri zuen Angel Oiarbidek, eta L‘Estaca abestiaren euskal bertsioa abestuz eta hautetsontzietan bozka sinbolikoa emanez bukatu zuten ekitaldia.