'Kazeroladak' eta itzalaldia deitu dituzte Goierriko herri guztietan
Igandean Kataluniko erreferendumaren aurrean Espainiako indar polizialek erakutsi zuten bortizkeria salatu eta Kataluniari elkartasuna helarazteko protesta gehiago deitu dituzte. Igandean hainbat herritan entun kazola hotsa, Gure Esku Dagok eta beste hainbat taldek deituta. Biharko ere deialdia egin dute, Solidaritat lemapean, Goierriko udaletxe atari guztietan ‘kazerolada’ eta itzalaldia egiteko.