Adinekoentzako Pausoka ibilaldien kanpaina hasi dute Lazkaon
Adinekoek ariketa fisikoa egiteko helburuarekin sortu da Pausoka egitasmoa Lazkaon. Gaur ekin diote ikasturteko ibilaldi sortari. Asteartereko egingo dituzte, 10:30ean hasita. Lazkaoko Udalak, Txindoki egoitzak, Oriobione eta Azki elkarteek, San Benito Ikastolak eta Osakidetzaren herriko anbulatorioak ere parte hartuko dute bertan, herriko hainbat boluntariorekin batera. Plazatik abiatuta, Orobione arteko txangoa egin dute gaur. Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilariek lagunduta aritu dira.