Goleta tabernako Idiazabal Gazta Txapelketako parte-hartzaileak eta sarituak // Argazkia: Juantxo Unanua
Beasaingo Goleta tabernan VIII. Idiazabal Gazta txapelketa egin dute. Parte-hartzaile bakoitzak bere gustuko gazta eraman behar zuen, eta denen artean dastatu ondoren, puntuazioak eman. Gehien gustatu zen gazta Unanueko Beriain gaztandegikoa izan zen; Martin Naterrek ekarri zuen, eta beretzat izan da lehiaketako sari nagusia. Bigarren tokian, Mikel Rodrigo gelditu da, Itsasondoko Oteizabal baserriko gaztarekin. Hirugarren berriz, Paco Diaz, Berastegiko Aitzol gaztarekin. Giro onean eta lagun artean egin zituzten bai dastaketa eta baita sari banaketa ere.