28 laguneko taldeak pasa zuen eguna Albaola Itsas kultur faktorian eta inguruetan
Irailaren 27an goizeko 9:30ean 28 lagun Ezkiotik Pasaia aldera atera ziren. San Pedrora iritsi eta paseotxo bat emanez zeharkatu zuten portua; Muguruza tabernan indar berritzeko hamaiketako eder bat prest zuten. Ondoren Albaola Itsas kultur Faktoriara hurbildu ziren, eta bertan Jon Maia bertsolariaren gidaritzapean museoa ikusi zuten.
San Pedrotik Donibanera txalupaz pasa, eta bazkari eder bat egin zuten Ontziola jatetxean; han bazkariaz gozatu eta plan berriak lotu zituzten. Egunari bukaera emateko, paseoa laburra egin eta Ezkiora itzuli ziren.