Kataluniarrekiko elkartasuna udaletxe aurreetan
Igandean, urriaren 1ean, Katalunian egin zen erreferendumari babesa emateko, polizia indarrek izan zuten jarrera gaitzesteko eta demokraziaren defentsa egiteko elkarretaratzeak egin dituzte gaur arratsaldean Goierriko hainbat herritako udaletxe aurreetan. Elkartasun bilkura horrez gain, gaur gauerako (22:00) lapiko jotzeak eta itzalaldiak antolatu dituzte. Gaur greba orokor eguna dute Katalunian, eta Goierriko hainbat lantegik geldialdiak egin dituzte.