Kontzentrazioa egin dute Eitzagan gaur goizeko istripua salatzeko
Gaur goizean kamioi batek bizilagun bat jo du Eitzako baseliza azpiko zebrabidean eta erortzean jasotako kolpearen ondorioz hil egin da. Eitzako bizilagunek kontzentrazioa egin dute iluntzean gertaera salatzeko eta konponbidea
Gaur goizean kamioi batek bizilagun bat jo du Eitzako baseliza azpiko zebrabidean eta erortzean jasotako kolpearen ondorioz hil egin da. Eitzako bizilagunek kontzentrazioa egin dute iluntzean gertaera salatzeko eta konponbidea eskatzeko. Dozenaka bizilagun elkartu dira eta zebrabidea hainbat aldiz pasa dute auto gidariak kontzientziatzeko.
Amaieran Jai batzordeko kide batek bizilagunei kontuz ibiltzeko eskatu die. “Arriskuan bizi gara. Hiru istripu gertatu dira bost urtetan. Udalarekin hitz egin behar dugu arazoa konpontzeko. Bitartean, kontuz ibili. Ondo begiratu zebrabidea pasa aurretik. Eskerrik asko etortzeagatik”.
Mikel Serrano alkatea ere kontzentrazioan egon da. “Ez dut uste zebrabidea bereziki arriskutsua denik. Kamioilaria despistatu egin dela uste dut. Dena den, ikerketa amaitzen denean, segurtasun neurriak indartu behar direla ikusten badugu, indartu egingo ditugu”.