Gaia Agenda 21eko Foroan landuko dute, baita aldaketa klimatikoaren aurka udalerriak hartutako konpromisoak ere
Etzi bilduko da Legazpiko Agenda 21eko Foroa. Amurriorekin (Araba) eta Balmasedarekin (Bizkaia) elkarlanean lantzen ari diren proiektu bat mintzagai izango dute foroan. Izan ere, aldaketa klimatikoak eragindako bero-boladei eta ur-eskasiari aurre egiteko, auzoak egokitzeko urratsak bilzen ditu Life Local Adapt izeneko proiektuak.
Legazpin Arantzazu, San Jose, San Martin eta San Inazio auzok bero-boladetarako nola egokitu aztertu nahi dute eta beharrezkoak diren urratsak zeintzuk diren antzeman.
Konpromisoen zerrenda
Ez da hori landuko duten gai bakarra. Aurrekoaren ildotik, Legazpik udalerri gisa aldaketa klimatikoaren aurka eta haren eraginetara egokitzeko hartu duen konpromisoa aletuko dute tailerren.
Konpromiso hori Legazpiko udalbatzak aho batez onartutakoa da. Etzi hizpide izango dituzten bi gaiak foroak azken bileretan egindako ekarpenei erantzuten diete.
Udako etenaldiaren ondoren egingo duten lehenengoa da biharko bilera eta ohi bezala denbora muga izango du. Legazpiko udaletxeko batzar areto nagusian elkartuko dira 18:30ean eta amaitutzat emango dute 20:00etan.