Pausoka ibilaldien kanpaina gaur hasiko da Lazkaon
LAZKAO // Lazkaoko adinekoek ariketa fisikoa egiteko Pausoka ibilaldi sorta gaur hasiko da. 10:30ean abiatuko dira. Asteartero izango da, kurtso osoan. Udalak, Txindoki egoitzak, Orobione eta Azki elkarteek, San Benito ikastolak eta Osakidetzaren herri...
LAZKAO // Lazkaoko adinekoek ariketa fisikoa egiteko Pausoka ibilaldi sorta gaur hasiko da. 10:30ean abiatuko dira. Asteartero izango da, kurtso osoan. Udalak, Txindoki egoitzak, Orobione eta Azki elkarteek, San Benito ikastolak eta Osakidetzaren herriko anbulatorioak ere parte hartuko dute, baita boluntarioek ere. Gaur, 10:15ean elkartuko dira, plazan. Ibili ondoren, Orobionen bukatuko dute txangoa. Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilariek saioa egingo dute.