Laubideko behin-behineko aparkalekuaren lur-jabeak urriaren 9an eremua itxi egingo du eta Legazpiko Udalak bertako argia urriaren 6an etengo du. Udaletik adierazi dutenez ez dira jabearekin akordio batera iritsi, “ezinezkoa izan da lur sail horren erabilera publikorako akordiorik lortu”. Hori dela eta, erabiltzaile guztiei ibilgailuak bertatik ateratzeko eskatu die udalak eta, bide batez, agindu die auzoan aparkatzeko dagoen arazoari irtenbide bat emango diotela.