Chiapuccik irekiko du Mendiko Gaztaren Azoka Ordizian
Datorren astebukaera ekitaldiz betea dator Ordizian. Izan ere, Marino Lejarretaren omenezko klasikoarekin bat eginez, Mendiko Gaztaren II. jardunaldiak eta azoka ere egingo dira astebukaera berean, eta Claudio Chiapucci txirrindulari profesional ohia izango da azokari irekiera emango diona.
Jardunaldia Ordiziako udaletxeko udalbatza aretoan egingo da larunbatean 15.30etik 20.00ak bitarte. 15:30ean, partaideei harrera egingo zaie eta agintariek hasiera emango diete hitzaldiei. Jaime Izquierdok irekiko du jardunaldia, ekogarapenaren gaiarekin. 17.30ean, jardunaldian atsedenaldia egingo da Plaza Nagusian kokatuko den Mendiko Gaztaren azokari hasiera emateko. Azoka igande eguerdira arte luzatuko da.
Helburuak
Mendiko gaztarekin lotura duten aktore ugariren arteko topaketa antolatzea da jardunaldien helburua eta baita mendiko gaztari eta artzantza berari balioa ematea ere.
Bestalde, artzainak elkarrekin komunikatzeko eta eztabaidatzeko gunea izango da topaketaeta ikuspegi sozioekonomikotik, jarduerak sortzen dituen ara-zoak aztertu ahal izango dituzte Ordizian batzen direnek, ondoren, dagozkion guneetan, irtenbideak bila daitezen.