Familia eta kultura uztartuko dituzte Hip Hip Urri!-ren 34 ekintzek
Haurrak txikitatik kulturara hurbildu nahi dituzte. Goierriko hamasei herritan antolatu dituzte jarduerak, horietatik asko, herri ezberdinen artean osatutakoak dira
- Idiazabal. 6tik 11ra. Aizkorpe bailarako haurrek egindako lanen erakusketa Idiazabalen. 7, larunbata. Sandra Clivillek familientzako fieltro tailerra egingo du, 16:00etan.
- Ordizia. 6, ostirala. Hitzaro euskara elkarteak antolatuta, ’Plaza bete poz’ dantzaldia, 17:00etan.
- Ormaiztegi. 6, ostirala. Parketarrak, familia jolasak, Urtxintxa taldeak gidatuta, 17:00etan, parkean.
- Beasain. 7, larunbata. Txilibutxof taldeak antolatuta, Gurpil?Festa egingo dute 2 eta 12 urte arteko umeentzat, 18:00etan, Arana kalean.
- Ataun. 8, igandea. Ataungo 13. Argazki Rallya, 09:00etan hasita.
- kultur ibilaldia 8, igandea. Gabiria-Ormaiztegi-Beasain kultur ibilaldia egingo dute, 09:45ean hasita. Ormaiztegin, 10:30ean, ‘Egun batez margolari’ tailerra. 13:00etan, Igartzan talo tailerra. Beasaingo Barrendain plazatik autobusa aterako da, 09:00etan. Bueltan Ormaiztegi eta Gabiriara joango da.