Hiru liburu-irakurgailu elektroniko zotz egin dituzte Lazkaon
Lazkaon elkartearen eta udalaren ‘Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon’ kanpainan, gaur banatu dituzte bigarren zozketako sariak: hiru liburu-irakurgailu elektroniko edo ebook. Eranskailuz beteriko txartel sarituak atzo atera zituzten, eta gaur eguerdian joan dira udaletxera haien jabeak. Edi Fernandez Lopez, Jesus Blazquz Tiemblo eta June Urkola Lazkano dira zortedunak. Lazkaon elkarteko Nagore Izagirre, Ainitze Korta eta Josu Sarriegi ordezkariek eman dizkiete sariak.
Hurrengo bi asteetan beste bi zozketa geratzen dira, oraindik. Barandiaran kiroldegiko urte osoko bazkidetza-bonua, eta Lazkaoko jatetxeren batean afaria. Zortzi tabernatan lortutako eranskailuak, edo bost dendatan (bik Lazkaoneko kide behar dute izan) txartelean itsatsi, eta udaletxeko atalaurrean dagoen kutxan bota behar dira.