'Agur Hispania' eguna Lazkaon eta manifestazioa Ordizian urriaren 12rako
Urriaren 12an ospatzen den Hispanitatearen Egunaren kontrako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Goierrin. Lazkaon, ‘Agur Hispania’ eguna egingo dute, ekitaldi askorekin. Ordizian berriz, eskualde mailako manifestazioa deitu dute, Guk ere Euskal Errepublika! lemapean.
Lazkaokoa egun osoko egitaraua izango da. 10:00etan hasita, solasaldiak egingo dituzte, Kataluniako egoera, Altsasuko gazteen kasua eta Euskal Errepublikaren inguruko gogoeta hizpide hartuta. 13:00etan asanblada egingo dute, eta 14:30ean bazkaria. Arratsalderako, apainketa tailerra prestatu dute, 16:00etatik aurrera.
Arratsalderako berriz, manifestazioa deitu dute Ordizian, Agur Hispania, guk ere Euskal Errepublika! lemapean. 18:30ean elkartuko dira plaza nagusian, eta txilibituak ekartzeko deia egin dute antolatzaileek.