Ordiziako hiribilduari buruzko erakusketa ireki dute
Datorren urtean Ordiziako hiribilduak 750 urte beteko ditu eta D’elikatuzen herriaren historiari buruzko grabatu eta argazki erakusketa ireki dute. Gaur bisita gidatuak egon dira, euskaraz eta gazteleraz. Bisitak Gure Iragana elkartekoek gidatu dituzte.
Erakusketan hamar irudi ikus daitezke: Ordizia XVI. mendean, trenaren etorrera, lehen argazkia (1860koa), Muxika dorrearen sutea, iragana eta etorkizuna (Ordiziaren harremana komunikabideekin), Frantziako atea, Barrena jauregia, plaza eta herritarrak (Urdanetaren estatua plazan zegoen garaikoa), azoka eta udaletxea eta azoka.