Elena Calvillok Marató del Priorat lasterketa irabazi du
Bealak taldeko Elena Calvillok Tarragonako Falset herrian (Katalunia) jokatzen den Marató del Priorat lasterketa irabazi du asteburuan. Ibilbide zirkularra du probak eta Falset herian hasi eta bukatzen da, tartean Torroja del Priorat, La Viella Alta eta Bellmunt del Priorat herritatik pasatuz. Calvillok lau orduz azpitik bukatu zuen proba, 3:59:45eko denbora eginda; bigarren egin zuen Maribel Martosi 44 minutuko aldea atera zion.
Bestalde, Bealak taldekoak 8. Errelebo Lasterketa antolatzen ari dira ari dira larunbaterako. Igartza inguruan izango da, Eskola Kirolaren barruan antolatuta. 09:30ean hasiko da alebin mailakoen saioa, eta 11:00etan benjaminena. Izena Bealak taldearen webgunean eman behar da.