CAFek Herbeheretako egindako lehen Civity unitateak aurkeztu ditu
Beasaingo CAF lantegiak kontratu garrantzitsua sinatu zuen 2014. urtearen bukaeran Herbeheretako NS operadorearekin. 520 milioi inguruko kontratua da, eta Civity motako 118 unitateren hornikuntza jasotzen zuen. Gaur aurkeztu dituzte lote horretako aurreneko unitateak, Beasainen egindako ekitaldian.
Lehen ibilgailuak Herbeheretan daude dagoeneko eta proba fasean jarriko dituzte orain. 2018ko udazkenetik aurrera hasiko dira bidaiariak garraiatzen. Aurretik, Beasaingo lantegian egin dizkiote beharrezko proba guztiak, eta Txekiar errepublikako probarako trenbide berezietan ere egin dituzte probaldiak.
Bertan izan dira NS taldeko Marjan Rintel, Roel Okhuijsen eta Wilbert Wijns arduradunak, Andres Arizkorreta CAFeko presindentearekin batera. Wijnsek