Energia garbiaren aldeko apustuaren eskutik dator Legazpin egingo duten lehenengo Energia Azoka. Etzi izango da 11:00etatik 14:00etara Kale Nagusian.
Energia garbiaren zein eraginkorraren inguruko ezagutza eta teknologia herritarrei hurbiltzeko antolatu dute azoka.
Eguzki energia termino nahiz fotoboltaikoa, biomasa galdara, zoru radiantea, argiteria eraginkorra, ibilgailu elektrikoa, energia faktura ulertzeko aholkularitza, haur txokoa eta eguzkiko sukaldean egindako hamarretakoa dastatzeko aukera egongo da. Bisita gidatuak ere egingo dituzte 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ingurumen sailak bultzatutako ekimena da.