Hamabigarren urtez egingo dute Euskal Jolasen Festa Legazpin. Hip Hip Urri! egitasmoaren baitako ekintza da. Haurrak eta helduak elkarrekin jolasean zein kantuan jarriko dituzte eta jolas nahiz kantu horiek denak euskaraz egingo dituzte.Ekintza Sorgint...

Euskal Jolasen Festa Legazpin.
Hamabigarren urtez egingo dute Euskal Jolasen Festa Legazpin. Hip Hip Urri! egitasmoaren baitako ekintza da. Haurrak eta helduak elkarrekin jolasean zein kantuan jarriko dituzte eta jolas nahiz kantu horiek denak euskaraz egingo dituzte.
Ekintza Sorgintxuloko begiraleek bideratuko dute eta Legazpiko Udaleko hezkuntza batzordeak bultzatutakoa da. Parte hartu ahal izango dute 4 urtetik Lehen Hezkuntzako laugarren mailara arteko haurrek (9 urte). Umeekin batera gurasoek nahiz bestelako senideek hartu dezakete parte.
Euskal Jolasen Festan hainbat euskal kantu eta jolas berreskuratuko dituzte eta, bide batez, helduek euren haurrekin jolasteko aukera ere izango dute. Jolasak 17:00etan hasiko dira eta ordubetez iraungo dute. Sarrera doan da.