Jazpana Fest-en atariko kontzertua bihar, Elena Setien eta Grande Days taldearekin
Igartzako jauregian 20:00etan hasiko da saioa, Igartza Musikarekin elkarlanean. Hilaren 27ko eta 28ko Jazpana Festako taldeen eta ordutegien zerrenda kaleratu dute jada
Batetik, Elena Setien donostiarra ariko da. Ia bi hamarkada atzerrian igaro eta gero, jaioterrira itzuli da Setien. Azkeneko 13 urteak Danimarkan egin ditu eta bertan onarpen handia lortu du belaunaldi berriko jazzaren barruan. Bere ibilbide motzean, Danimarka, Norvegia, Suedia, Holanda, Frantzia, Alemania, Suitza, Ingalaterra, AEBetako eta Kanadako jazz jaialdi garrantzitsuetan jotzeko aukera izan du.
Bestetik, Grande Days taldea ariko da, ospe eta ibilbide luzeko talde ezberdinetan ibilitako laukote donostiarra , Miztura eta Rumano Power taldeetan adibidez. Zati instrumentalek pisu handia dute beraien abestietan eta oso ondo moldatzen dira bai doinu finetan, baita ekaitz elektrikoetan ere.
Ostirala, 27 · 6 talde. Pho-Bo (22:00), El desvan del Macho (22:45), Luma (23:30), Biznaga (00:15), Atom Rhumba (01:15). The Soulbreaker Company (02:20). Larunbata, 28 · 10 talde. Kenta (19:15), Perlak (19:55), Nuria Graham (20:45), Petti (21:45), Cala Vento (22:45), Rufus T. Firely (23:40), Aurora & The Betrayers (00:50), Niña Coyote eta Chico Tornado (02:00), Unclose (03:00), Chelis (04:00).
Jazpana Fest 2017














