Mendaroko Jaime Zamakolak irabazi du 27. Pintura lehiaketa
Gaur banatu dituzte Urretxuko eta Zumarragako udalek elkarlanean antolatzen duten pintura lehiaketako sariak. Aurtengoa 27. ekitaldia izan da eta irabazlea Mendaroko Jaime Zamakola izan da. Bigarren saria Aitor Renteriak eraman
Gaur banatu dituzte Urretxuko eta Zumarragako udalek elkarlanean antolatzen duten pintura lehiaketako sariak. Aurtengoa 27. ekitaldia izan da eta irabazlea Mendaroko Jaime Zamakola izan da. Bigarren saria Aitor Renteriak eraman du, bilbotarra bera eta herriko onena Roberto Rodanes urretxuarra izan da. Sari banaketa Zelai Arizti kultur etxean egin dute eta lanak ikusgai daude bertan. Saria irabazi duen koadroaren titulua Recuerdos da, gomutak, eta txalupa txiki batean doazen bi haur erakusten ditu errealismotik inpresionismoaren ukitua duen margolanean. Epaimahaikideak Aitor Etxeberria, Luis Laskurain eta Barbara Stammel izan dira. Lanak ikusgai daude kultur etxean.