Euskal Herriko 41. Dantza Txapelketako atarian Dantza Eguna ospatzen ari dira
Segurako plazan polka herritarra egin dute. Iaz marka guztiak apurtu zituzten 200 bat lagunen parte hartzearekin. Aurtengoa xumeagoa izan da eta ehun bat dantzarik parte hartu dute. Doinua aldatu dute eta
Korrontziren Akerrak adarrak okerrak abestiaren doinuarekin aritu dira Errebal taldeko musikariak bertatik bertara ari zirela. Dantzarien artean Eñaut Telleria alkatea egon da eta iaz Dantza Txapelketaren harira herria girotzeko Dantza Eguna antolatzea pentsatu zutela esan du, aurtengoa bigarrena da.
Polka ostean herri bazkaria erreleboa hartu dio dantzari eta ondoren Errebal musika taldearekin dantzan segitzeko aukera izango da. 18:00etatik aurrera 41. Dantza Txapelketa egingo dute Baratze pilotalekuan.