Euskal Herriko 41. Dantza Txapelketako atarian Dantza Eguna ospatzen ari dira
Gaur Euskal Herriko 41. Dantza Txapelketa jokatuko da Segurako Baratze pilotalekuan eta egunari kolorea emateko Dantza Eguna ere egiten ari dira. Segurarrak dantzan jartzeko asmoz antolatu zuten iaz lehenengoz Dantza Eguna eta ekintzen artean polka erraldoia egin ere. Aurten polka xumeagoa izan da parte hartzeari dagokionez –iaz 200 bat lagunek bete zuten plaza– eta hala ere ehun bat lagunek parte hartu dute. Errebal taldeak gidatu du polka. Doinua aldatu diote aurten eta moldatutako Korrontzi taldearen
Akerrak adarrak okerrak abestia jo dute Errebaleko musikariek plazan bertan. Bazkarirako karpa prest zegoen goizean eta eta arratsaldean, 18:00etatik aurrera txapelketa jokatuko da frontoian. Bien bitartean, segurarrek dantza egiten segitzeko aukera izango dute.