Jon Erguin beasaindarrak Amasako Mendi Duatloia irabazi du
Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuitoko proba bat, Amasako duatloia irabazi du Jon Erguin beasaindarrak. Erguinek 23 minutu eta 42 segundo behar izan ditu 23,7 kilometroko ibilbidea osatzeko, bigarren egin zuen Eneko Gurrutxaga amasarrak baino 15 segundo gutxiago. Podiuma Alain Santamaria errioxarrak osatu zuen.
Emakumezkoetan berriz, Zuriñe Frutos izan zen 55:47ko denbora eginda. Bigarren gelditu zen Mayi Errastiri ia 11 minutuko aldea atera zion. Podiuma Esti Garciak osatu zuen, hirugarren postuarekin.
Erguin gustura
Jon Erguin lasterkari beasaindarra gustura agertu da igandeko garaipenarekin. Asko gozatu duela azaldu du, eta berriz Amasan izateagatik gustura dagoela. Hala ere, proba gogorra izan dela dio. “Ibilbidea oso polita zen, nahiz eta lokatz handia egon; bizikletarekin osatu beharreko tartea, gogorra eta era berean teknikoa zen”.
