Parte hartzaileen artean Lenbur fundazioak eskainitako ikazkinaren tailerrerako lau sarrera zozkatu dituzte
Aurreko larunbatean Legazpin Hipi Hip Urriren baitan egindako Euskal Jolasen festan 28 haurrek eta 20 gurasok parte hartu zuten. Hainbat abesti eta jolas egin zituzten guzti-guztiak euskaraz. Sorgintxuloko begiraleek gidatu zuten ekintza eta amaitzean haurrek zein helduek oso balorazio ona egin zuten. Bukaeran Lenbur fundazioak eskainitako lau sarrera zozkatu zituzten, hain zuzen, Mirandaolako Olentzero tailerrean parte hartzeko lau sarrera zozkatu zituzten. Ane Alzelaik eta Divine Omorogbek irabazi zituzten.

Jpeg