Basarte baserriko Pakita Goitia omendu du Beasaingo Udalak
Astearteko azoka berezia izan zen atzokoa. Batetik, azokako baserritar helduena omendu zuen Beasaingo Udalak; Basarte baserriko Pakita Goitia. 12 urte zituenetik azaroaren 1ean beteko ditu 84 astearteetan eta ostiraletan joaten da azokara baserriko pro...
Bestetik, lehiaketek ere izan zuten tartea atzoko azokan. 26. Errezil Sagar lehiaketan Idiazabalgo Kalbarioko Ramon Aseginolaza izan zen irabazlea; bigarrena Aramako Patxi Arizmendi eta hirugarrena, Arriarango M. Luisa Urrestarazu. 27. Fruitu eta barazki lehiaketan, berriz, Zegamako Altzibar baserriko Josetxo Mendia, Zaldibiako Iñaki Azanza eta Aramako Patxi Arimendi izan ziren sarituak.
Sagar tarta lehiaketa ere egin zuten eta Nekane Apaolazarena izan zen onena, Irizar jatetxeko M. Luisa Caballeroren eta Xerbera tabernako Veronica Varelaren ustez.