Go!azen 4.0 ikuskizuna ikusteko sarrerak astelehenean jarriko dituzte salgai
ETBko Go!azen telesail ezaguneko aktoreek, Go!azen 4.0 ikuskizuna prestatu dute, Euskal Herriko antzokietan aurkezteko. Abenduaren 21ean Ordizian izango dira, eta astelehenean jarriko dituzte sarrerak salgai. Horretarako, Barrena Kultur Etxera jo behar da; aldez aurretik erosita 8 euro kostako da sarrera bakoitza, antzokiko leihatilan berriz 10 euro.
Emanaldia Ordiziako Herri Antzokian izango da, abenduaren 21ean, 17:30ean. Ikuskizunaren arduradunek azaldu dutenez, “umorez beteriko antzerki obra musikala” izango da. Antzokietarako egokitzapena egin dute, baina “telebistan ikusi ahal izango diren istoria eta gorabeherak” antzeztuko dituzte aktoreek.