Marokoko poliziak Unai Orbegozo Saharatik bota du
Unai Orbegozo Zumarragako zinegotzia Saharako Aaiun hirira joan da begirale lanak egitera, baina aduanara heldu bezain laster etxera bueltan bidali dute. “Pasaportea ikusi dutenean Gdeim Izik-eko epaiketan begiraleak izan ginela
Unai Orbegozo Zumarragako zinegotzia Saharako Aaiun hirira joan da begirale lanak egitera, baina aduanara heldu bezain laster etxera bueltan bidali dute. “Pasaportea ikusi dutenean Gdeim Izik-eko epaiketan begiraleak izan ginela jabetu dira eta gure lanbideari eta aktibista lanari buruz galdetu digute. Baita non ostatu hartu behar genuen eta Aaiun-en lagunek al ditugun ere. Pasaporteak kendu dizkigute eta 45 minutu eduki gaituzte aireportuan. Ondoren, Marokoko poliziak lagunduta, Espainiara zihoan hegazkin batean sartu gaituzte. Gure eskubideak zapaldu dituztela esan diegu”, azaldu du.