Urretxuko tasek eta zergek KPIaren igoera bera izango dute: %1,7
Urretxuko osoko bilkuran 2018ko ordenantza fiskalak era onartu zituzten. Tasek eta zergek KPIaren igoera bera izango dute: %1,7. Salbuespen batzuk egongo dira: zaborraren tasa mantendu egingo da, urarena %0,5 igoko
Urretxuko osoko bilkuran 2018ko ordenantza fiskalak era onartu zituzten. Tasek eta zergek KPIaren igoera bera izango dute: %1,7. Salbuespen batzuk egongo dira: zaborraren tasa mantendu egingo da, urarena %0,5 igoko da eta kiroldegiko eta pilotalekuko prezioak %5 igoko dira.
Ordenantza fiskalak bi zatitan bozkatu ziren. Kirol zerbitzuen prezioak aparte bozkatu ziren. EAJ eta PSE-EEk alde bozkatu zuten, eta EH Bildu eta Irabazi abstenitu egin ziren. Gainontzeko tasa eta zerga guztiek alderdi guztien aldeko botoa jaso zuten.
Itziar Agirre Ogasun batzordeburuak kirol instalazioen prezioaren igoera arrazoitu zuen. Langileei behar bezala ordaindu ahal izateko, kirol zerbitzuak eskaintzen dituen enpresari gehiago ordaindu behar izan diote. Gainera, kiroldegian eta pilotalekuan berrikuntza lanak egin behar dira. Zaborren tasa bere horretan mantendu dute gaikako bilketa hobetu egin delako eta urarena igerilekuak ur asko galtzen duelako igo dute. Hori dela eta, igerilekua berritu behar dute.
EH Bilduko bozeramaile Oihane Zabaletak kirol kontuan gauzak oso argi dituela, baina beste arlo batzuetan ez dituela hain argi leporatu zion gobernu taldeari.