Igandean hasiko da Ordizian Barroko Aire, Musika Barrokoaren Egunak jaialdiaren 32. edizioa. Horren harira, lau kontzertu egingo dira herriko parrokian, Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Ataungo San Martin elizan ere egingo du...

Igandean hasiko da Ordizian Barroko Aire, Musika Barrokoaren Egunak jaialdiaren 32. edizioa. Horren harira, lau kontzertu egingo dira herriko parrokian, Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Ataungo San Martin elizan ere egingo dute kontzertu bat.
Musbika Ensemble taldearen kontzertuak irekiko du aurtengo zikloa, igandean, 18:30ean. Kontzertu bitxia izango da, garai bateko musika instrumentuekin XVIII. mendeko musika joko baitute. Musbika konpainia, hainbat estilotako ganbera musikaren interpretazioa hedatzeko asmoarekin sortu zen.
Hurrengo kontzertuak
Hilaren 12an jarraituko du programazioak eta egun horretan, Euskal Barrokensemble taldeak joko du. Hilaren 19an, berriz, Arimaz Kamara orkestraren txanda izango da eta Teleman eta Bach konpositoreen musika joko dute. Azkenik, hilaren 26an, Pergolesiren
Stabat Mater lana egongo da entzungai, Donostiako Easo Eskolaniaren eskutik.
Herritar guztiak gonbidatuta daude ziklo barrokoaren barruan emango diren saioetara.