Iguaran laugarrena izan da gaurko Durangoko saioan, eta Apalategi bosgarrena. Nerea Elustondo legazpiarrak agur esan dio txapelketa nagusiari.
Oihana Iguaran, Miren Artetxerekin kantuan.
Durangon (Bizkaia) jokatu da gaur arratsaldean Euskal Herriko bertsolari txapelketako lehenengo itzuliko azken finalaurrekoa. Bi goierritar aritu dira lehian: Idiazabalen bizi den Oihana Iguaran eta Iñaki Apalategi beasaindarra. Iguaranek 4. postua eskuratu du 671 puntu eskuratuta eta Apalategik bosgarrena, 648 punturekin.
Durangoko saioko puntuazioa:
- Aitor Mendiluze 740,5
- Miren Amuriza 678,5
- Jon Maia 675
- Oihana Iguaran 671
- Iñaki Apalategi 648
- Miren Artetxe 639
Bigarren fasea
Lehenengo itzuliko azken final aurrekoa jokatu ondoren, erabakita gelditu da final aurrekoen bigarren fasera sailkatu diren 18 bertsolarien zerrenda; horietatik hiru, goierritarrak dira: Aitor Sarriegi, Oihana Iguaran eta Iñaki Apalategi. Nerea Elustondo legazpiarra, 20. tokian geratu denez, txapelketari agur esan dio.