Nekane Agirreketa Beñat Elorzak irabazi dute Sagar-Goxo eta ezti lehiaketa hurrenez hurren

Eguraldia lagun izan dute Gabiriarrek gaurkoan XVI. Errezil Sagar Eguna ospatzeko. Goizean goizetik jende ugari hurbildu da azoka ikusi eta bertako postuetan erosketak egitera. Nahiz eta sagarrak nagusi izan diren, beste hainbat produktu ere egon dira salgai; hala nola, gazta, eztia edota baserriko ogia.
Era berean, Errezil Sagar, Sagar-Goxo eta Goierri Beheko Ezti Lehiaketak egin dituzte eta 14:00ak aldera banatu dituzte sariak. Antoni Murgiondo, Isabel Zumalakarregi eta Pedro Iztuetak aurkeztutako sagarrak izan dira onenak epaimahaikideen usteetan. Hala ere, Antonik iaz saria jaso zuenez, eta lehiaketako arauekin bat, laugarren geratu den Gotzone Arrondori eman diote saria. Eztietan, Beñat Elorzak irabazi du, Igor Altuna izan da bigarren eta Juan Elgarresta hirugarren. Sagar gozoen txapelketa berriz, Nekane Agirrerentzat izan da.