Egoitz Mujikak Atlaseko Klasikoak elkartasun rallyan parte hartuko du
Egoitz Mujika urretxuarrak Atlaseko Klasikoak elkartasun rallyan parte hartuko du Aritz Elgarresta azpeitiarrarekin. Abenduaren 2an aterako dira eta 2.300 kilometro egingo dituzte. Bideko herrietan geldituko dira bertakoei hemendik eramandako eskolako
Egoitz Mujika urretxuarrak Atlaseko Klasikoak elkartasun rallyan parte hartuko du Aritz Elgarresta azpeitiarrarekin. Abenduaren 2an aterako dira eta 2.300 kilometro egingo dituzte. Bideko herrietan geldituko dira bertakoei hemendik eramandako eskolako materiala, arropa eta jostailuak eramateko. Ekimena gaur aurkeztuko dute, 19:00etan, Buhame tabernan. Pintxo-potea, material bilketa, zozketa eta musika egongo dira.
Mujika eta Elgarresta elkarrekin ibili ziren rallyetan. Asfalto gaineko Euskadiko rallysprint txapelketa eta lur gaineko RACVN txapelketa irabazi zituzten. Iaz rally mundua utzi egin zuten eta abentura honetan parte hartzea erabaki dute. «Iaz Eibarko lagun bat joan zen eta hunkituta itzuli zen. Aritzi parte hartzea proposatu nion eta baiezkoa eman zidan. Paris-Dakar moduko bat da».
Maroko zeharkatuko dute zortzi egunetan. Autoak 20 urte baino gehiago eduki behar ditu eta ezin dute nabigazio sistema elektrikorik erabili. Mapak, iparrorratza eta antolatzaileek emandako errepide liburua erabiliko dituzte.
Auto handia
26 urteko Mitsubishi Montero bat erosi dute rallyan parte hartzeko. «Autoak matxuraren bat izateari diogu beldur gehien. Istripuren bat badugu, guk konpondu beharko dugu. Mitsubi-shi bat aukeratu dugu, marka ona baita. Modelo luzea erosi dugu, ahalik eta material gehien eramateko».
Lagundu nahi dutenek, gaur arratsaldean dute horretarako aukera, Buhame tabernan. Autoa bertan egongo da eta Josu Rodriguezek musika jarriko du. Gainera, Buhamen edaria eskatzen duten guztiek zozketa ba-tean parte hartuko dute. Etxe-Azpi jatetxeak emandako bi lagunentzako afaria eta Jabier Ugarte harakinak emandako bi haragi lote zozkatuko dituzte.